Ingurumeneko KIGen, lanabes-banku bat (aitzurrak, poltsak, pintzak, pisuak, eskularruak…) jarri dugu ingurumeneko boluntariotza-ekintzaren bat egin nahi duten kolektiboen eskura.

Materiala erabiltzeko baldintzak

Hona hemen lanabesen bat eskatzeko urratsak:

  • Jarri harremanetan Ingurumen Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Gunearekin
  • Esaguzu zer behar duzun boluntariotza-ekintza antolatzeko
  • Materiala erabili ahal izateko, lau baldintza hauek bete behar dira besterik ez:
  • Ingurumen arloko boluntariotza-ekintzak egiteko utziko da maileguan materiala, behar bezala erabili eta zainduko delako konpromisopean betiere.
  • Materiala ez da epe luzerako utziko.
  • Materiala erabiliko duen entitateak Ingurumen Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Gunean hartu beharko du materiala, eta hantxe utzi hitzartutako epeen barruan.
  • Materialak kalteren bat jasoko balu, erabili duen kolektiboak ordaindu beharko ditu konponketa-gastuak.